Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Lehendakaritzan hartuko du Ipar Irlandako eta Europako Batasuneko Programa Berezien Multzoko (SEUPB) adituz osatutako ordezkaritza.
Asteartean batzartuko dira, eta hilaren 22tik 24ra, topaketa bat egingo dute Bilbon, beste hainbat eragilerekin. Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzak antolatu du topaketa.
Bileren eta topaketaren helburua Europako bake eta bizikidetza arloko egitasmoetan elkarlana sustatzea da. SEUPBk Peace Programa kudeatzen du; hau da, Europako Gizarte Funtsen barruko Ipar Irlandako bake eta adiskidetze programetako bat.