Politika

Ipar Irlandan jaso duen harrera “beroa” eskertu du Otegik

Gerry Adams Sinn Feineko presidentearekin batzartu da Belfasten Batasunako burua. Adamsek Euskal Herriko bake prozesuari babes "irmoa" eskaini dio.

2007ko otsailaren 12a
18:04
Entzun
Arnaldo Otegi eta Pernando Barrena Batasunako kideak Gerry Adams Sin Feineko presidentearekin batzartu dira gaur arratsaldean Belfasten. Bilera horren amaieran, Arnaldo Otegik Sinn Feinek eskainitako harrera “beroa” eskertu du. “Ipar Irlandan elkarrizketa eta negoziazioaren bitartez konpondu dute arazoa. Euskal Herrian ere gauza bera egin behar dugu”, azpimarratu du Otegik.

Halaber, lehengo astean ezker abertzaleak egindako proposamena berretsi du Otegik: “Gure eskaintza guztiz demokratiko eta errealista da. Gatazka era demokratiko eta baketsuan konpontzeko aukera hau ezin da galdu”.

Bien bitartean, Gerry Adams Sinn Feineko presidenteak Euskal Herriko bake prozesua defendatu du: “Euskal Herriko bake prozesua irmoki babesten dugu. Prozesu guztiek une zailak dituzte, bainaezker abertzaleak egin dituen proposamenak guztiz arrazoizkoak eta demokratikoak iruditzen zazkigu”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.