Prestige

Ipar-mendebaldeko haizeak galipot gehiago ekarri du Euskal Herriko hondartzetara

AZTIko Ingurugiroko eta Ozeanografiako Saileko tekniko Manuel Gonzalezek adierazi duenez, hamaika tonelada fuel iritsi dira ekaitza eta haizearengatik azken orduotan Euskal Herriko kostaldera. Hamaika tona horietatik lau hondartzetan bildu dituzte, eta beste 6,9 tona itsasoan. Gipuzkoan bildu dute galipot gehien, 2,4 tona, hain zuzen ere. Bizkaian, berriz, 1,3. Azken berrien arabera, Donostiako Zurriola hondartzan bi tona galipot bildu dituzte, baina ez dute hondartza itxiko. Zumaian ere 100 eta 200 kilogramo inguru petrolio jaso dituzte.

2003ko abuztuaren 20a
16:21
Entzun
Manuel Gonzalezek esan duenaren arabera, azken egunetan, fuelaren bilketa zaildu egin da etortzen diren pusketak txikiak direlako eta bata bestearengatik urruti daudelako. "Orain biltzen ari garena abenduan Bizkaiako Golkoan sartu zena da", adierazi du adituak.

"Fuelak itsaso azpian du eragina. Plastiko baten moduan eragiten du. Arrokak dauden lekuetan, moluskoen gainean jartzen da, eta horrek kutsadura dakar", esan du Manuel Gonzalezek.

Bestalde, Metereologia Zentroko Ikerketen zuzendari Margarita Martinek esan duenaren arabera, atzoko aurreikuspenek ipar-mendebaldeko haizea zetorrelazioten, eta horrek galipota datorrela esan nahi du. Donostiako Kontxa hondartzan jarri zuten sareari buruz ere mintzatu da Martin. "Sareak ezin du ezer egin olio orbanen kontra, gainera ia ikus ezin daitezkeen galipot gailetak daude", esan du Martinek.

Hurrengo orduetan fuel gutxiago etorriko dela uste du Margarita Martinek, baina hala ere, astelehenean berriro ipar-mendebaldeko haizeekin batera galipot gehigo etorriko da euskal kostara. Haizearen ondorioz, urrian, petrolioaren sarrera handiagoa izango da.

Sukarrietako (Bizkaia) AZTI taldeko biologo Jose Francok itsas animali batzuk orbanetatik ihesi doazela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.