Bizkaiko kostaldekoa da Ibon Iparragirre; ondarroarra. Haren herrian Iparragirre aska dezatela lortzeko helburuz sortutako Iparra Galdu Baik plataformak ekimena antolatu du biharko. Martxa egingo du herkidea preso duten Basauriko espetxera. 11:30ean elkarretaratzea egingo du kartzela aurrean, eta bertaratzeko deia zabaldu du plataformak.
Babesak ere jaso ditu deialdiak. Egin Dezagun Bidea ekimenak protestarekin bat egin, eta Basaurira joateko eskatu die herritarrei: «Beste gaixotasun batzuen artean hiesa du, eta bere osasun egoera oso-oso larria da», ohartarazi du. «Espetxetik lehenbailehen atera behar du, minutuak pasatu ahala bere egoerak okerrera egiten baitu». Ezker abertzaleak ere bat egin du deialdiarekin.
Iparra Galdu Baik plataformak martxa egingo du bihar Basauriko kartzelara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu