Second Life webgunean uharte bat erosi du ANTIC Pays Basque Ipar Euskal Herriko teknologia berrien sustapenerako agentziak. Uharte horretan beren egoitza birtualak zabaldu ahal izango dituzte Iparraldeko enpresek, hartara beren berri emateko eta irudia hobetzeko beste modu bat izan dezaten.
Joan den azaroan erosi zuen ANTICek uhartean, eta iragan asteartean ekimena aurkeztu zuen Izarbel teknologia parkean, Bidarten (Lapurdi).
Internet
Iparraldeko enpresen uhartea Second Lifen
ANTIC Pays Basque teknologia berrien sustapeneko agentziak eremu bat erosi du mundu birtualean Ipar Euskal Herriko enpresek erakusleiho bat izan dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu