Iparralderako estatutua eskatuko dute etzi Makean, Amnistiaren Egunean
Amnistiaren Eguna egingo dute igande honetan, Makean (Lapurdi), urtero bezala, Errepresioaren Kontrako Batzordeek eta Ahaideek antolaturik. Bereziki Iparralderako autonomia estatutua aldarrikatuko dute. Estatutu hori gatazkaren konponketan «ezinbesteko urratsa» dela dioteantolatzaileek. Ahalmen hori ez izatea irakaskuntzan, ekonomian, kulturan eta gizartan nabaritzen dutela diote. Horrez gain, baldintzarik gabeko amnistia aldarrikatuko dute, urtero legez. Eguna festa giroan iraganen da. Bazkaria, mintzaldiak eta kontzertuak izanen dira. Halaber, arratsaldean, Gilles Simeoni Yvan Colonnaren abokatuak mitin bat egingo du. Herritar orori Amnistiaren Egunera joateko deia egin diote Errepresioaren Kontrako Batzordeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu