Iparretarrak. Erakunde politiko armatu baten historia izeneko liburua idatzi du Eneko Bidegain BERRIAko kazetariak, eta Baionan aurkeztu du; Gatuzain izan da argitaletxea. Erakundeak 1973an egin zuen lehen ekintza armatua, gaur egun ez du jendaurreko jarduerarik, baina oraindik ez da ofizialki desagertua. Haren ibilbidearen "lekukotasuna" jaso nahi izan du.
Mugimendu horrek Ipar Euskal Herrian "garrantzia" eduki duela uste du kazetari eta idazleak. "IK sortu zen Iparraldeko gazte batzuk ohartu zirelako. Euskaldun gisa, bai kulturalki, politikoki zein sozialki, arrunt ukatuak eta zapalduak zirelako. Garai jakina zen", dio Bidegainek. Gaur egun Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan alde horretatik egoera bestelakoa dela iritzi dio Bidegainek, eta "hein batean IKren esker izan da".
40 bat elkarrizketa egin ditu azkeneko lau urtean. Poliziekin, politikariekin, Iparretarrak-eko (IK) militante izandakoekin... egon da. "Garai hori ezagutu ez duten jendeei, gazteei bereziki, ezagutzeko parada eman nahi nien. Lortu dudan edo ez, haiek erranen dute".
Politika
Iparretarrak erakunde armatuaren historia idatzi du Eneko Bidegainek
Erakundeak 1973an egin zuen lehen ekintza armatua, eta haren ibilbidearen "lekukotasuna" jaso nahi izan du BERRIAko kazetariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu