Irachek lanpostuen iragarki «iruzurtiez»ohartarazi du

2010eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Irache Nafarroako kontsumitzaile elkarteak adierazi duenez, azkenaldian ugaritzen ari dira lanpostuak iragartzen dituztelakoan soilik trebakuntza iragartzen duten iragarki «iruzurtiak». Adi ibiltzeko aholkua eman du. «Oposizioetarako edo titulazio ez ofizialetarako trebakuntza ikastaroak baino ez dituzte eskaintzen», adierazi du. Prentsan, kalean eta irratian atzeman dituzte horrelako iragarkiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.