Juan Luis Fernandez ere Bizkaian atxilotutako lagunen izenean mintzatu da. Fernandezek nabarmendu duenez, atxiloketak burutzeko orduan Ertzaintzak indarkeria handia erabili zuen. Hala, Ertzaintzak zenbait atxilotu bizi ziren etxeetako ateak lehertarazi zituztela adierazi du.
Juan Luis Fernandezek salatu duenez, bere alaba Basurtoko Ospitalera eraman zuten, eta ez Barne Sailetik ez Ertzaintzatik inork ez zien ezer esan. Atxilotuen senideen arabera Ertzaintzak ez du duela hainbat hilabete Eusko Jaurlaritzak onartutako protokoloa bete.
Batez ere iragan igandean Portugaleten izandako atxiloketetan Ertzaintzak izandako jarrerakritikatu dute senideek. "Roberto Saiz eta Ana Lopez atxilotu zituzten unean beste bi lagunekin zeuden. Bi lagun horiek gero bahituta eraman zituzten. Ertzainek kotxean sartu eta mehatxatu egin zituzten. Buelta ugari eman ostean lagun bat Portugaleten utzi zuten; bestea, berriz, Ortuellan. Bertan utzi eta gero exekuzio-simulakro bat egin zuten. Pistola hartu eta balarik gabeko tiro bat egin zuten".
Atxiloketak Bizkaian
Iragan astean Ertzaintzak Bizkaian atxilotutako lagunen senideek torturak eta tratu txarrak salatu dituzte
Alfonso Zenon abokatuak iragan astean Bizkaian Ertzaintzak atxilotu zituen lagunek jasandako torturak eta tratu txarrak salatu ditu Bilbon. "Bere garaian Guardia Zibilak Intxaurrondon egiten zuen bezala, Ertzaintzak Arkauten tortura erabiltzen du", adierazi du Zenonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu