Irudia. Donostia
IRAGANARI, ETORKIZUNEKO ERANTZUNA
Donostiako Alde Zaharrean ospatzen diren Karmen jaietan, Gipuzkoako indar militar eta polizialek desfilea egin izan dute urteetan uztailaren 16an, eta atzo ere han izan ziren, militar eta poliziaburu nagusiak aurrean zirela, Miguel Buen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordearen laguntzarekin. Urtero donostiar askok desfile horren aurkako protestak eta mobilizazioak egin dituzte. Atzo, ordea, aldaketa nabarmen bat izan zen desfile horren aurkakotasuna adierazteko orduan. Herria kultur elkarteak antolatuta, memoriaren aldarria egin zuten kaian. Horretarako, Genozidio Frankistaren Biktimen Elkartea eta Euskal Memoria Fundazioa gonbidatu zituen elkarteak. Militarren desfilearen «iraganeko zuri-beltzeko argazkiari» erantzun gisa, Euskal Herriaren memoria historikoa oinarri hartuta «aurrerantz begiratzea» deliberatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu