GIZARTEA

Iragarki sexista bat kendu dute Durangon

Landakon asteburuan zehar egingo duten azoka batena zen iragarkia. Udalak argudiatu du ez zutela iragarkia jartzeko baimenik eta soilik gaztelaniaz zegoela.

2013ko urriaren 31
16:06
Entzun

Udalak iragarkia jarri dutenak zigortzeko txosten bat abiatu du, eta 200 eta 450 euro bitartekoa izan daiteke isuna. EH Bilduk salatu duenez, iragarkiak "estereotipo eta klixe heteropatriarkalak" oinarri dituen "rol sexistak" erreproduzitzen ditu.

Durangoko Udalak ez dio erreferentziarik egin iragarkiaren izaera sexistari, baina argudiatu du ezin dela iragarkirik jarri "udalak baimendutakoak ez diren lekuetan". Halaber, euskararen araudiaren 39. artikulua ere urratzen duela azaldu du; artikulu horren arabera, udalarenak diren azpiegiturak erabiltzen dituztenek —Landakon da azoka— elebitan jarri behar dituzte iragarkiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.