Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoaren eraginez 7-8 metrora irits daitezke gaur olatuak Euskal Herriko itsasertzean, eta arrisku egoerak sor daitezkeelakoan badaezpadako neurriak hartu dituzte agintariak. Hala, Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du, eta, Donostian, esate baterako, itxi egin dute Paseo Berria. Meteo Francek zehaztu duenez, Irlandako itsasoan sortutako depresio baten ondorioz izango dira olatu erraldoiak.
Bart goizaldean hasi eta eguerdi ostera bitartekoa izango da tarterik arriskutsuena Euskalmetek zein Meteo France-k egindako aurreikuspenen arabera. Hortik aurrera itsasoa baretzen joango dela uste dute, eta arratsaldean olatuek gehienez ere 5 metro harrapatuko dituztela.Ondorioz, gaur arratsaldeko seietatik aurrera alerta egoera laranjatik horira jaistea erabaki du Jaurlaritzako Herrizango Sailak.
Lapurdin ere hartuko dituzte zaintza neurri bereziak departamenduko salbamendu arduradunek.
Eguraldia
Iragarpenen arabera, igaro da olatu handieneko tartea
Arratsaldetik aurrera itsasoa baretzen joango dela iragarri dute adituek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu