egunkaRIA AUZIA

Irailak 11, Gernika, 'Egunkaria'-ren itxiera

Euskarazko kazetaren itxieraz bideoa egin dute 'Egunkaria'-ren lagun batzuek, AEBetako 2001eko irailaren 11ko erasoak eta Gernikako 1937ko bonbardaketa gogora ekarriz: AEBetako erakunde batek 'Egunkaria'-ren azala hautatu zuen eta bonbardaketa garaian 'Eguna' euskarazko egunkaria zegoen. Youtubeko helbideak (lau hizkuntza), albiste honetan.

2009ko abenduaren 1a
17:30
Entzun
2003ko otsailaren 20an Guardia Zibilak, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Euskaldunon Egunkaria euskarazko kazetaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen, eta operazio hartaz bideoa egin dute Egunkaria-ren lagun batzuek.



Lanean, bi gertaera eta garai ekarri dituzte gogora: Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) 2001eko irailaren 11ko erasoak eta Gernika-Lumoko (Bizkaia) 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketa. 2001eko irailaren 11, "Ameriketako Estatu Batuetako historiako orririk beltzena" izan zela diote, Gernikako bonbardaketa "Euskal Herriko historiako orririk beltzena" eta Egunkaria-ren itxiera "Euskal Herriko kazetaritzaren historiako orririk beltzena".

Hain zuzen, New Yorkeko (AEB) National Press erakundeak 2001eko eraso haiei buruzko posterra atera zuenean, hautatutako kazeta azal bat Egunkaria-rena izan zen -urte hartako irailaren 12an argitaratu zuena-.

Gernikako erasoaren garaian, berriz, Eguna euskarazko egunkaria zegoen Hego Euskal Herrian. Euskarazko lehenengo kazeta izan zen hura. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian sortu zuten, EAJk sustatuta. 1937ko urtarriletik ekainera arte iraun zuen; Espainiako Gerrak moztu egin zuen haren ibilbidea. Egunkaria-k hartu zion lekukoa, 1990eko abenduaren 6an.

BERRIA.INFOk bideoa igo du, eta Youtube-n ere badaude dagoeneko:

Euskaraz

Gazteleraz

Frantsesez

Ingelesez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.