Kultura

'Irailak 11 hori' dokumentala egin du Joseba Leizeagak

OarsoaldekoHitza.info
2009ko martxoaren 9a
15:02
Entzun
Joseba Leizeagak (Errenteria, Gipuzkoa) Irailak 11 hori izeneko dokumentala egin du. Leizeagaren esanetan, bukatu berri duen lana "bizi ditugun garai nahasiei buruzko bideo hausnarketa da".

Irailaren 11ko atentatuen bertsio ofiziala ez da sinesgarria, Leizeagaran ustez. "Hegazkinen kolpearengatik bi dorreak erortzea ez da sinesgarria. Eraikinen suntsiketa kontrolatua izan zela esateko hainbat froga topatu ditut Interneten", azpimarratu zuen Leizeagak. Lana Interneten topaturiko hainbat irudirekin eta testurekin egin du, eta 57 minutuko iraupena du.

Dokumentalaren estreinaldia etzi izango da, Errenterian, Reina Aretoan, 19:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.