Irailaren 14an deklaratuko dute Troitiñok eta Lerinek
LONDRES. Irailaren 14an berriz deklaratu beharko dute Antton Troitiñok eta Iñaki Lerinek Westminsterko Auzitegiko (Erresuma Batua) epailearen aurrean, atzo egin zuten bezala. Bideo konferentziaz egin zuten atzoko deklarazioa, eta hurrengoa ere hala izango da. Presoak Espainiaratu ala ez erabakitzeko epaiketa baino lehenagoko urratsak dira horiek. Antton Troitiñorena irailaren 21ean izango da, eta Iñaki Lerinena, berriz, azaroaren 7an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu