2002ko irailaren 14an Batasunaren legez kanporatzea zela-eta Bilbon egindako manifestazioan, herritar batek begia galdu zuen Ertzaintzaren esku-hartzeagatik. Herritar horrek salaketa jarri zuen Ertzaintzarren kontra, eta gaur, Mikel Legarda Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko sailburuordeak, Jon Uriarte Unzalu Segurtasun zuzendariak eta Jorge Aldekoa Ertzaintzaren Bizkaiko arduradunak inputatu gisa deklaratu dute.
Herrizaingo Sailburu Javier Balzak Eusko Legebiltzarrean eman zuen azalpen berbera eman dute gaur Herrizaingo Saileko arduradunek. Alegia, manifestarien kontrako karga egitea kalean erabaki zela. Aurretik lekuko bezala deklaratu zuen Ertzainburu batekin kontraesana izan da gaurko adierazpena. Izan ere, hark esan zuenez, 'Krisi mahaian' hartu zuten erabaki hura.
Epaiketa
Irailaren 14ko manifestazioan kargatzeko erabakia kalean hartu zela diote Herrizaingo Saileko arduradunek
Mikel Legarda Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko sailburuordeak, Jon Uriarte Unzalu Segurtasun zuzendariak eta Jorge Aldekoa Ertzaintzaren Bizkaiko arduradunak inputatu gisa deklaratu dute gaur. 2002ko irailaren 14an Batasunaren legez kanporatzea zela-eta Bilbon egindako manifestazioan, herritar batek begia galdu zuen Ertzaintzaren esku-hartzeagatik. Herritar horrek salaketa jarri zuen Ertzaintzaren aurka, eta horregatik deklaratu dute Herrizaingo Saileko arduradunek. Herrizaingo Saileko arduradunek esan dutenez, manifestarien kontra kargatzeko erabakia kalean hartu zuten. Aurretik lekuko gisa deklaratu zuen Ertzainburu batek kontrakoa deklaratu zuen, ordea. Hark esan zuenez erabakia 'Krisi mahaian' hartu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu