Irailaren 15ean zabalduko dituzte Belateko tunelak
BELATE. Belateko tunelak berriz ere izango dira erabilgarri irailaren 15ean, 09:00etatik aurrera. Uztailaren 8an itxi zituzten, kamioi batek su hartu eta azpiegitura kaltetu zuenean. Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamenduak lanen eraginkortasuna goraipatu du: «Baliabide oro jarri dugu azpiegituraren konponketa arin eta segurtasun osoz egiteko». Prebentzio lanak ere egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu