POLITIKA

Irailaren 25ean izango da Barkos eta Urkulluren arteko lehen bilera

Iruñean batzartuko dira, 11:30ean.

2013ko azaroan batzartu ziren azkenekoz Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko lehendakariak. Yolanda Barcina zen orduan Nafarroako Gobernuko presidente. JESUS DIGES / EFE
2015eko irailaren 16a
17:53
Entzun

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du hilaren 25ean batzartuko direla Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea. Hegoaldeko bi gobernuburuen arteko aurreneko bilera izango da.

Abuztuaz geroztik ari ziren Barkos eta Urkullu agendak bateratu nahian, uztailean Barkosek gobernuko presidente kargua hartu ostean. Urkulluk bi gobernuen arteko lankidetza "aberastea" du helburu; Barkosek, berriz, nabarmendu du batzar "instituzional" horren helburua harreman "normalizatu eta estua" sustatzea dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.