Urrian hasiko du Basque Culinary Centerrek bere lehen ikasturtea, baina jada iragarri dute irailaren 26an inauguratuko dutela. Mondragon Unibertsitatearen eskutik 56 ikaslek sukaldaritza eskolak jaso ahal izango dituzte Gastronomia zientzien fakultatea izango den horretan.
Uztailerako sukaldeak jarrita zeuden eta tailerrak eta ikerketa guneak egokitzen ziren. Hamalau ikasleren 'ikasmahaia' izango da sukalde mahai bakoitza; bi su txiki, eta plaka eta labe bana izango dute erabilgarri.