Irailaren 29an egingo dute politika orokorreko saioa

2011ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Patxi Lopez EAEko lehendakariak datozen asteetako agendan bi data nagusi ditu. Alde batetik, irailaren 29a. Egun horretan, politika orokorrarengaineko osoko bilkura egingo dute Eusko Legebiltzarrean, eta bilkura hori baliatuko du Lopezek Bake plana aurkezteko. Bigarrena, berriz, urriaren 13tik 21era. Izan ere, egun horietan AEBetako Ekialdeko Kostara bidaia ofiziala egingo dute Lopezek eta EAEko enpresa nagusietako enpresaburuek. Bidaia horren bidez, EAEko enpresen eta Ekialdeko Kostako enpresen arteko harremana indartu nahi dute. Horrez gain, EAEren irudia ezagutarazten saiatuko dira turismoaren eta sukaldaritzako erakargarritasunaren berri emanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.