'18/98 auzia'

Irailaren 4an itzuliko dira auzipetuak Espainiako Auzitegi Nazionalera

Oporren aurreko azken saioa egin dute gaur “18/98 auzia”ren epaiketan. Espainiako Auzitegi Nazionalak irailaren 4an jarraituko du auziarekin. Gaur ere Xaki piezako defentsaren lekukoek deklaratu dute. Auzipetuek ezker abertzalearen alde egindako lana nabarmendu dute lekukoek.

2006ko uztailaren 18a
19:58
Entzun
Besteak beste, Koldo Gorostiagak HBko eurodiputatuak eta Aitor Karasatorre Bartzelonako Euskal Etxeko presidente izandakoak deklaratu dute goizean. Rafa Larreina EAko kideak arratsaldean deklaratu du.

Koldo Gorostiagak azaldu du, Mikel Korta, Elena Beloki eta Mikel Egibar auzipetuekin lan taldea osatu zutela eta “langile eraginkorrak” zirela. Adierazi du atxilotu zituztenean lan talde hura “guztiz suntsitu” zutela.

Rafa Larreinak esan du, Lizarra-Garaziko itunaren garaian Mikel Kortarekin lanean aritu zela. EAkoak adierazi du, legebiltzarkidea zen aldetik, itunean egin zuten lana nazioarteratzeko Kortarekin joan zela Venezuelara. Gaineratu du, Venezuelan zeudela, Espainiako Gobernuak euskal herritar baten aurka estradizioa eskatu zuela ustezko delitu bat leporatuta. Estradizioa gerta ez zedin tramiteak egin zituela esan du Larreinak, delitua ustezkoa zelako, epea preskribatua zegoelako eta akusatuak Venezuelan bizimodua egina zuelako. Honetaz gain, ezker abertzalearekin izan dituen harremanak lan politikora mugatu direla esan du EAkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.