Irailaren 4rako deitu dute deklaratzera Arraiz

2014ko uztailaren 29a
16:44
Entzun

"Terrorismoa goratzea" egotzita Hasier Arraiz Sortuko presidentearen aurkako auzia artxibatu ondoren, Dignidad y Justicia elkarteak helegitea aurkeztu zuen kasua gehiago ikertzeko eskatuz, eta helegite hori onartu berri du EAEko Auzitegi Nagusiak. Horrela, Arraizek berriro joan beharko du deklaratzera auzitegi hartara: irailaren 4an joango da, 10:00etan.

Arraiz apirilaren 2an izan zen deklaratzen, eta adierazi zuen Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko kideen hilketen urteurren ekitaldian esandakoarekin ezker abertzaleak orain dela 35 urte "estatuarekin hausteko" hartutako erabakia babestu zuela, "ez dituelako Euskal Herriaren eskubide nazionalak errespetatzen". Ezker abertzaleak Espainiako trantsizio politikotik eginiko bidea defendatu zuen Arraizek, 2013ko azaroaren 18an egindako ekitaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.