Kukutza

Irailean epaituko dituzte Kukutza eraitsi zuten egunean atxilotutako hemeretzi auzipetuak

Desordena publikoa egozten diete. Hamazortzi eta 30 hilabete arteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak. Haiekiko elkartasun kanpaina abiatu du Kukutzarekin Elkartasun Taldeak.

Eoaiketa salatzeko eginiko agerraldia. ARGAZKI PRESS
Ibai Maruri Bilbao.
2015eko uztailaren 2a
16:15
Entzun

Errekaldeko (Bilbo) Kukutza III gaztetxea itxi zenetik lau urte betetzear direla, irailaren 14 eta 16an epaituko dituzte eraitsi zen egunean atxilotutako hemeretzi lagunak. Guztiei desordena publikoa leporatu diete.

Hemezortzi eta 30 urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Era berean, euretako biri erresistentzia ere egozten diete; hau da, zortzi hilabete gehiagoko zigorra. "Eskakizun hauek oso larritzat ditugu, Kukutzarekiko elkartasunez Errekaldera gerturatze hutsagatik kartzelaratzeko atarian utzi baititu auzipetuak", oharatazi dute, gaur goizean Errekaldeko plazan egindako agerraldian. 

Uda osoan epaituen aldeko mezua kalean izan nahi dute. Horregatik, elkartasun kanpaina bat abiatuko dute gaurtik aurrera. Era berean, epaiketaren aurreko larunbaterako, irailaren 12rako, Elkartasun Eguna antolatuko dute.

Aurreko epaia

Kukutza eraitsi osteko protestaldietan parte hartzeaz akusatuta, gazte hauen aurretik beste 23 gazte epaitu zituzten, usurpazioa leporatuta. Gazteak absolbitu egin zituzten usurpazioaz, baina orain Fiskaltzak helegitea aurkeztu du. Gazteetako bati epaiak hiru urte eta egun bateko kartzela zigorra ekarri zion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.