Ipar Irlanda
IRAk bigarren desarmea indarrean jarri duela iragarri du
IRA Irlandako Armada Errepublikanoak erakundearen bigarren desarmea indarrean jarri duela iragarri du agiri baten bidez. IRAren oharrak dioenez, desarmea John de Chastelain general kanadiarrarekin hitzartutako eskemari jarraituz egin dute. De Chastelain Desarmearen Nazioarteko Batzorde Independentearen presidentea da, eta berak eta IRAk bakarrik dakite eskema horren berri. IRAren erabakia Erresuma Batuko Gobernuak Ipar Irlandan hauteskundeak egingo direla iragarri ondoren etorri da.
Urtebetez autonomia etenda egon ondoren, hauteskundeak egingo dira datorren azaroaren 26an Ipar Irlandan, Erresuma Batuko Gobernuak gaur baieztatu duenez. Tony BlairErresuma Batuko lehen ministroak eta Bertie Ahern Irlandako Errepublikakoak bake prozesua bultzatzeko batzartuko diren egun berean eman dute albistea. Sinn Fein alderdi errepublikanoa pozik agertu da erabakiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu