Indarkeria matxista

Irakasle bat akusatu dute Gasteizen, lankide bati eta bi ikasleri sexu abusuak egitea egotzita

Andrazkoak dira hiru biktimak, eta bat adingabea zen jazarpena jasan zuen garaian; fiskaltzak hamasei urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat

arantxa iraola
2017ko azaroaren 16a
17:54
Entzun

Arabako Fiskaltzak ondu duen akusazio idatziaren arabera, 2007an hasi zen gizona lankide zuen emakumezkoari jazartzen; une oro hurbiltzen zitzaion, beste lankideak gertu ez zeuden uneetan, eta igurtziak eta ukituak egiten ahalegintzen zen. Ezinegona eta artegatasuna eragin zizkion horrek andreari. Whatsapp bidezko mezuen bitartez ere jazarpena etengabea izan zela adierazi du fiskaltzak: "Sexu izaera zuten; haren itxura fisikoa eta janzteko era zituen hizpide, eta musuak eskatzen zizkion". Andreak geratzeko eskatu arren, jarraitu egin zuen gizonak.

Akusazio idatzian aipatu dituzten bi ikasleen kasuak 2015-2016 ikasturtekoak dira. Mezuak igortzen zizkien horiei ere, eta ukituak egiten ahalegintzen zen. Ikasleetako bati sexu erasoa egitea ere leporatzen diote; paretaren kontra jarri zuen emakume gaztea, eta ukituak egin zizkion gorputz osoan. Laguntza eske hasi zen andrea, eta soilik orduan geratu zen gizona.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.