Irakasleak ikastetxeetara itzultzen hasi dira, Jaurlaritzak hala aginduta

Modu progresiboan egingo dute itzulera, eta salbuetsita egongo dira kontziliaziorako arazoak eta osasun arazoak dituztenak

Irakasleak irakasle gelan, Zarauzko Orokieta herri eskolan. ANDONI CANELLADA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2020ko ekainaren 1a
11:15
Entzun

Ikasgelak hutsik, baina irakasleak ikastetxean. Horrelakoa zen irudia gaur goizean Zarauzko Orokieta herri eskolan. Pentsa daiteke Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste hainbat eskolatan ere antzeko egoera izango zela. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hala aginduta, EAEko sare publikoko ziklo guztietako irakasleek ikastetxeetara joaten hasi behar dute, modu progresiboan. Salbuetsita egongo dira kontziliazio arazoak dituztenak edo osasun arazoak izan ditzaketenak, besteak beste.

Orokieta herri eskolakoek BERRIAri esan diotenez, neurri hau positiboa iruditzen zaie, aukera ematen duelako gurasoekin aurrez aurre biltzeko, baina ez dakite zenbaterainoko zentzua duen eskolak telematikoki ematen jarraitzeko ikastetxera joan beharrak.

Ekainaren 1arekin batera, hezkuntzan ez ezik, kulturan ere egon dira aldaketak. Esaterako, museoak zabaltzen hasi dira, segurtasun neurriak betez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.