Nafarroako Gobernuak egindako murrizketei nola erantzun erabakitzeko, bigarren batzarra dute gaur Nafarroako ikastetxe publikoetako irakasleek. La Cruz institutuan dute hitzordua. Grebara jotzeko aukera mahai gainean dute; iragan astean egindako batzarrean, nolanahi ere, ez zuten aukera horren alde egin.
Bilkuraren ondoren, giza katean joango dira Nafarroako Parlamentura. Irakasleen ordezkari aritzen diren sindikatu guztiek elkar hartuta egin dute protestan parte hartzeko deia. Ez da bakarra izango: iragan ostiralean, ikasturte hasierarekin, elkarretaratzeak egin zituzten eskola atarietan, maisu-maistrak kendu izana salatzeko.
Irakasleek batzarra eta giza katea eginen dituzte gaur Iruñean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu