Gizartea

Irakasleen arloko mahai sektorialaren bilera atzeratu dute, datorren astera

Gaur biltzekoak ziren sindikatuak eta Hezkuntza Saileko ordezkariak, akordioa lortzeko bidean; “sindikatuen eskariz” atzeratu dutela ezagutarazi du gobernuak, ohar bidez.  

Martxoaren 16an egin zuten irakasleek azken greba eguna. JUANAN RUIZ / FOKU
Jon Rejado.
2018ko maiatzaren 10a
11:42
Entzun

Datorren astera atzeratu dute irakasleen arloko mahai sektorialaren bilera. Hezkuntza Sailak ohar bidez jakinarazi du sindikatuek eskatu dutela atzerapena. Bilera horretan beste proposamen batzuk egitekoa zen jaurlaritza, akordioa lortzeko bidean.

Azken hilabetean negoziazioak azkartu dira gobernuko ordezkarien eta sindikatuen artean. LABek, Steilasek, ELAk, CCOOk eta UGTk ordezkaritza dute mahaian. Aurreko astean sindikatu gehienek keinu on gisa ikusi dute gobernuaren proposamena. Areago, akordiorako oinarria egin dezaketela ere aurreratu zuten.

Aurreko asteko bileran Hezkuntza Sailak ordezkapenak lehen egunetik egitea proposatu zuen, Lehen Hezkuntzan eta DBHn. Duela hiru aste honako proposamenak egin zituen: premia bereziak dituzten ikasgeletan baliabideak handitzea; 3 urteko geletan hogei ume baino gehiago daudenean errefortzuak jartzea; eta 60 urtetik gorako irakasle finkoei eskola orduak jaistea. Gerora zehaztu zuen laguntza horiek emateko irizpideak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.