Irakasleen herenak greba egin du Iparraldean
BAIONA. SNUIpp sindikatuaren arabera, Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko lehen mailako irakasleen herenak greba egin zuen atzo, Frantziako Hezkuntza Ministerioa salatzeko irailean kendu nahi dituen lanpostuak direla eta. Paueko Akademiak 29 irakasle postu kendu nahi ditu departamenduan, baina ez du zehaztu zenbat izanen diren Ipar Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu