Mundua

Irakeko gerrarako dirua mugatzea erabaki du AEBetako Ordezkarien Ganberak

Betoa ezarriko diola iragarri du Bush presidenteak.

2007ko maiatzaren 11
15:33
Entzun
Irakeko gerrarako 42.800 milioi dolarreko diru funtsa ematen duen lege proiektua onartu du bart AEBetako Ordezkarien Ganberak, baina diru bideratze horri muga bat ezarri dio: datorren uztaila. Hain zuzen ere, uztailean Irakeko egoera ebaluatuko du Ordezkarien Ganberak, eta gatazka bideratzen aurrerapenik egin den erabaki ostean, diru gehiago ematen jarraitu edo ez ebatziko du.Ordezkarien Ganberako 221 kidekbozkatu dute gerraren finantziazioari muga ezartzearen alde eta 205ek kontra.

George Bush AEBetako presidentea haserre agertu da gehiengo demokratak behartutako erabakiarekin, 100.000 milioi dolarreko diru eskaera egina baitu Irakeko gerrarako. Erabakiari betoa ezarriko diola iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.