NBE Nazio Batun Erakundeak jokatu beharreko rolari buruzkoa da aipatutako hiru estatuetako agintariek lortu duten "adostasun puntu" nagusia. Hain zuzen ere, Iraken etorkizun eta berreraketan NBEk pisu handia izan behar duela uste dute hirurek.
NBEren "rol garrantzitsu" hori nola bermatu adostea, ordea, zailagoa zaie. Zehazki, hortik datoz hiru agintarien arteko tirabirak. Nolanahi ere, Nazio Batuekin elkarrizketak sakontzearen alde agertu dira hirurak.
Iraken inbasioa hasi zela sei hilabete
Iraken etorkizunari buruz "adostasun puntuak" dituztela diote Schroederrek, Blairrek eta Chirakek
Iraken inbasioa hasi zela sei hil betetzen diren egun berean, Berlinen batzartuta daude German Schroeder Alemaniako gobernuburua, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroa eta Jacques Chirac Frantziako presidentea. Hain justu, heri estatu horietako agintarien artean hainbeste eztaibada sortu duen Iraken etorkizuna dute aztergai. "Lerro komun zehatz" bat ez dutela lortu adierazi dute; bai, ordea, "adostasun puntuak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu