Iraken inbasioa

Iraken oldarraldi handia egin du erresistentziak, eta gutxienez 70 lagun hil ditu

Irakeko erresistentziak oldarraldi handia egin du gaur, eta gutxienez 70 lagun hi dituzte, itxuraz koordinatuta egindako hainbait erasotan. Hildakoetako asko sunitak dira, eta AEBetako hiru soldadu ere hil dituzte. Bagdaden, Baquban, Ramadin eta Mosulen izan dira erasoak.

2004ko ekainaren 24a
18:50
Entzun
Baquban gutxienez 13 lagun hil eta 22 zauritu dituzte, hiriko komisaldegiari erasotuta. Erietxeetako iturriek jakinarazi dutenez bederatzi poliziak dira eta lau zibilak. Lekukoek azaldu dutenez, armatutako gizonak hiriko sarrera garrantzitsuena hartu dute, eta polizia etxeari eraso egin ondoren polizia eta AEBetako soldadu ororen kontra hasi dira. Bi erasotzaile ere hil dira.

Bagdaden lau polizia hil dituzte, eta beste zazpi zauritu bonba auto bat leherrarazita.

Mosulen, hiru bonba auto leherrarazi dituzte, eta 40-50 lagun hil direla diote polizia eta erietxeetako iturriek.

Ramadiko polizi etxe baten kontra ere egin dute tiro errebeldeek, eta hiru lagun hil. Hiri hartan beste pertsona bat ere hil da AEBetako soldaduekin izan dituzte borroketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.