Iranek uranioa aberasteko programa eten ez duela-eta, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Errusia, Frantzia, Txina eta Alemania ados jarri dira hari jarri beharreko zigorretan, eta Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Segurtasun Kontseiluari zirriborroa aurkeztu diote.
Armen enbargoa eta finantza murrizketak daude zigorren artean. Txina eta Errusia ez zeuden zigor gogorren alde, eta bien adostasuna lortu behar izan dute besteek.
Irani berriro eskatu diote utz diezaiola uranioa aberasteari eta argitu dezala bere programa nuklearrak bake helburuak dituen.
Iranen kontrako zigorrak hitzartu dituzte
Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Errusia, Frantzia, Txina eta Alemaniak NBEren Segurtasun Kontseiluari zigorren zirriborroa aurkeztu diote, Iranek uranioa aberasteko programa eten ez duela-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu