HIru urte egin ditu IAEAko zuzendaritzak Iranen programa nuklearraren nondik norakoak ikertzen, eta Teherango Gobernuak arlo horretan "gardentasun gutxiz" eta IAEAri "laguntza eskasa" emanez jokatu duela salatzen du. Hala ere, Iranek aurrera daraman programa nuklearrak helburu militarrik duenik ezin dela baieztatu esaten du.
Iranek ukatu egin du behin eta berriz uranioa armak egiteko ari denik aberasten; programa nuklearra argindarra sortzeko daramala aurrera ziurtatu du. Hala eta guztiz, nazioarteko komunitateak zenbait estaturi arma atomikoak izatea galarazi izanaren aurka agertu da azkenaldian Irango Gobernua. Zehatzago, estatu batzuei baimen hori ematen zaiela eta beste batzuei ukatu salatu du.
Nolanahi ere, IAEAren txostenak Iranen programa nuklearrak helburu militarrak dituela erakusten duen frogarik ematen ez duen arren, Segurtasun Kontseilura eramatea erabaki dute gobernadoreen batzordeko 35 estatuetako ordezkariek. Segurtasun Kontseiluak zigorrak erabaki ditzake Iranen aurka.
Teherango Gobernuak azken egunetan behin eta berriz ohartarazi du beren auzia Segurtasun Kontseilura eramatea negoziazioen amaiera litzatekeela.
Mundua
Iranen programa nuklearraren auzia Segurtasun Kontseilura bidaltzea erabaki du IAEAk
Iran aurrera eramaten ari den programa nuklearraren inguruko auzia NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluaren esku uztea erabaki du IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak. Erakunde horretako gobernadoreen batzordeak hartu du erabakia, aurretik Mohammed el Baradei zuzendari nagusiak gai horri buruz landutako txostena aztertu ondoren. Txosten horretan Iranek auzi horretan gardentasun gutxiz jokatu duela esaten da, baina ez da ziurtatzen programa nuklear horrek helburu militarrak dituenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu