Euskal presoak

Irantzu Abad komatik atera da

Etxeratek baieztatu duenez, Irantzu Abada komatik atera da. Ekainaren hasieran, Jorge Uruñuela bikotekide presoa ikustetik itzuleran istripua izan ostean sartu zen koman Abad. Orain, dagoeneko ez du behar makinen laguntzarik arnasa hartzeko.

2005eko ekainaren 17a
20:35
Entzun
Ekainaren 2an izan zuen istripua Abadek: Jorge Uruñuela bikotekidearen epaiketara joan zen Madrilera, Espainiako Auzitegi Nazionalera, bere amarekin eta bien lagun batekin. Euskal Herrira bueltan zetozela istripua izan zuten Madrildik irteeran, eta traumatismo kraneoentzefalikoarekin koman sartu zen.

Abadek istripua izan eta astebetera aske utzi zuten Uruñuela bikotekidea, epaitu eta 6.000 euroko bermea ordainduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.