Presoak

Irantzu Abadek okerrera egin du bart gauean

Irantzu Abad Jorge Uruñuela presoaren bikotekideak okerrera egin du bart gauean. Asteazkenean, Uruñuela ikustetik etxera bueltan zihoala istripua izan zuen Abadek Madril irteeran, eta koman dago traumatismo kraneoentzefalikoarekin Madrilgo La Paz erietxean. Hango medikuek agertu dutenez, bart gauean okerrera egin du, baina egunean zehar egonkor dago. Hurrengo orduak erabakigarriak izango direla esan dute.

2005eko ekainaren 3a
19:10
Entzun
Traumatismo kraneoentzefalikoaz gain, birikiak zaurituta dauzka, barean hausturak ditu, eta ezkerreko besoa eta eskuineko eskumuturra apurtuta. Finean, konorterik gabe eta koman dago. Irantzu Abadek 27 urte dauzka eta Barakaldokoa da.

Istripua asteazkenean izan zuten, Madrilen Espainiako Auzitegi Nazionalean Uruñuela ikusten izan eta etxerako bidean zirela. Madrilgo irteeran, Guadalix de la Sierra parean,eduki zuten auto ezbeharra: Abadekin batera bere ama, Pili Iglesias, eta lagun bat, Ana Tapia, zihoazen. Beste bi emakumezkoek kolpe handiak zituzten gorputz guztian, baina obserbazioan egon eta gero senda-agiria jaso zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.