Desarmatzeari buruzko konferentzia antolatu du Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak. Harold Good apaiza gonbidatu du, IRAren desarmatze prozesuan ikasitakoak plazaratzeko. Goodek, Alec Reid zenarekin batera, erakunde horren armen konfiskatzea egiaztatu zuen. Ostegunean izango da hitzaldia, Donostiako San Telmo Museoan, 19:00etan.
Goodek gutun irekia bidali zion Espainiako Gobernuari otsailean. Besteak beste, gobernuari ETAren desarmatzeko lehenengo urratsa "antzerki keinua" iruditu arren, pauso garrantzitsua dela adierazi zion Goodek: "Edozein bidaiatan, lehenbiziko urratsak izan ohi dira garrantzitsuenak, eta, batzuetan, baita egiten zailenak ere".