Paueko Auzitegiak (Gaskonia, Frantzia) gaur goizean aztertu du Xabier Irastortzaren aurkako euroagindua, Espainiako Auzitegi Nazionalak zabaldu zuena, eta onartzea eskatu du. Defentsak, bestalde, Irastortzaren askatasuna eskatu du, leporatzen diotena preskribatua dagoela eta. Asteartea arte ez da erabakia jakingo.
Urtarrilaren 9an atxilotu zuten Irastortza, lanera joateko etxetik ateratzen ari zela, Ziburun (Lapurdi). Haren aurkako atxilotzeko euroagindua bete zuen Frantziako Poliziak. Eta preso sartu zuten, euroaginduaren inguruko auzi saioa egin arte, Muret-Seysseseko espetxean.
Beasaindarra behin baino gehiagotan atxilotu du Frantziako Poliziak. 2002an atxilotu zuen lehen aldiz, eta 2007an bigarrengoz. Bost hilabete preso izan eta gero aske gelditu zen Euskal Herritik kanpo bizitzera zigortuta, baina agindua hautsi, eta Ziburura joan zen.
Politika
Irastortzaren aurkako euroagindua onartzeko eskatu du Paueko auzitegiko fiskaltzak
Espainiako Auzitegi Nazionalak zabaldutako euroaginduaren inguruko auzi saioa egin dute gaur goizean, eta prokuradorea aginduaren alde agertu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu