Xabier Irastorza, Iñaki Telletxea eta Markos Sagarzazu euskal herritarrak Espainiaratzeko balekoa eman du Paueko (Frantzia) Auzitegiak, ontzat jo duelako Espainiako Auzitegi Nazionalaren eskaera, eta orain Parisko Apelazio Auzitegi Nagusiak hartuko du azkeneko erabakia.
Hirurak martxoaren 13an atxilotu zituzten, Baltasar Garzon espainiar epailearen aginduz, ustez ETAko kideak direlako. Hendaian eta Donibane Lohizunen (Lapurdi) zuten bizileku. Mureteko (Frantzia) kartzelan sartu zituzten.
Espainiako Auzitegi Nazionalak aspalditik zeukan eskaera egina, baina Pauekoak maiatzaren 11n Irastorza, Telletxea eta Sagarzazuri buruz informazio gehiago behar zuela esan zuen. Iratxe Sorzabalek ustez torturapean egindako adierazpenetan oinarritu da Auzitegi Nazionala akusazioak egiteko.
Irastorza, Telletxea eta Sagarzazu Espainiaratzeko eskaerari baiezkoa eman dio Pauek
Parisko Apelazio Auzitegi Nagusiak hartuko du azken erabakia. Martxoaren 13an atxilotu zituzten hiru euskal herritarrak, ETArekin zerikusia dutelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu