Gazte mugimendua

Irati Mujika Soto del Real espetxera eraman dute

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igaro ondoren eraman dute kartzelara. Joan den ostegunean atxilotu zuten, Aramaion (Araba).

Berria.info
2014ko urtarrilaren 11
22:48
Entzun

Ostegunean Aramaion atxilotu eta gaur igaro da Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik. Epailearen asmoa da euskal gazteen kontrako auzian inputatuta daudenekin batera epaitzea, baina fiskalaren eta akusazio partikularraren iritzia jaso nahi du erabakia hartu aurretik. Datorren ostegunean, hilak 16, izango da gazteen aurkako epaiketaren hurrengo saioa, eta ordurako emana izango du erabakiaren berri. Epaiketa horrek irauten duen bitartean Soto del Real (Madril) espetxean egongo da Mujika. Bihar izango du familiaren bisita.

Joan den urriaz geroztik ezkutuan zegoen, beste hiru kiderekin batera. Segiko kide izatea egotzita, 26/11 sumarioan auzipetuta zeuden. Desobedientzia zibila aldarrikattzeko hainbat alditan agertu da Mujika jendaurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.