euskal herria

Irati Sienra Ernaiko bozeramailea inputatu dute, terrorismoari gorazarre egitea egotzita

Gazte Danbadaren ekitaldiaren hasieran Xabier Lopez Peña euskal presoaren heriotzaren inguruan esandakoengatik auzipetu dute.

2013ko ekainaren 8a
23:03
Entzun

Auzitegi Nazionalak auzipetu du Sienra, baina ostiralean Bilbon deklaratu beharko du. Gazte Danbadaren hasiera ekitaldian Xabier Lopez Peña euskal presoaren heriotzaren inguruan esandakoengatik leporatzen diote terrorismoa goratzea.

Argudio berberagatik itxi zuen Auzitegi Nazionalak berak Ernai gazte erakundearen webgunea. Orduko horretan Mikel Button auzipetu zuten, delitu bera leporatuta. Sienrak eta Buttonek irakurleen galderak erantzun zituzten orain dela aste batzuk BERRIA.INFOren elkarrizketa digitalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.