Aralarren baitan sortu den Irauli korrontea aurkeztu dute gaur bertako kideek. "Ezkerreko politikak eta subiranotasunak batera joan behar dutela" uste dute Irauliko kideek, eta printzipio horrekin bat egiten duten guztiak batzeko helburua dute.
Garai "historiko" honetan, ezker soberanistak gutxieneko akordioa eginda ez izatea "akats handia" da beraien iritzian, eta horregatik, elkarlanerako deia egin diete ezkerreko soberanista guztiei, eta batez ere Batasunari. Izan ere, EAJk PSOErekin estatutuaren erreforma "soil" baterako akordioa egiteko arriskua ikusten du Iraulik ere, eta ezker soberanista batuta izateak asko zailduko luke hori beraien iduriko.
politika
Irauli korrontea sortu da Aralarren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu