"Iturri juridiko" horiek Efe-ri agertu diotenez, "gutxienez behin" Martinez Lizarduikoaren bitartekaritzak emaitza onak izan zituen, eta aipatu iturrien arabera, horrek frogatzen duEHUko irakasleak ETArekin harremanak zituela.
Arratsaldeko 14:30ak aldera gertatu da atxiloketa: hain zuzen ere, Martinez Lizarduikoa EHUren Donostiako campusean eskolak eman eta etxera iristear zela. Bizilagun eta lekukoek agertu dutenez, kaleko jantziak zeramatzaten zenbait polizia hurbildu zaizkio eta beraiekin joateko agindu diote.
Bitarte horretan, lekuko ziren bizilagunek Martinez Lizarduikoaren etxekoei abisua eman diete atezain automatikoaren bidez, eta Alizia Stürtze emazteak —historialari ezaguna da— balkoitik ikusi du senarra nola auto batean sarrarazi duten. Semea, berriz, segituan atarira jaitsi da, eta poliziei eskatu die atxilotze agindua erakusteko. Kasu egin ordez, azeleratu eta alde egin dute. Stürtzek agertu duenez, semea ia harrapatu dute autoarekin.
Euskal kultur munduan aski ezaguna da Martinez Lizarduikoa. Batetik, kurrikulum akademiko oparoa du: injeniaritzan doktorea da, filosofia ikasketak egindakoa, eta EHUko Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia fakultateko irakaslea. Bestetik, ekarpen ugari egin ditu menperatzen dituen diziplinak uztartuz, hau da, zientziak eta filosofia zein antropologia arloak. Etnozientzien arloan egindako hainbat ikerlan plazaratu ditu azken urteetan.
Halaber, Gaiak argitaletxeko sortzaile eta arduradunetako bat da Martinez Lizarduikoa, eta Elhuyarreko kide ere bai.
Atxiloketa
Iraultza zergarekin lotu dute Martinez Lizarduikoaren atxiloketa
Alfontso Martinez Lizarduikoa Gaiak argitaletxeko arduraduna, EHUko irakaslea, injeniaritzan doktorea eta filosofoa atxilotu dute, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz. Efe albiste agentziak iturri juridikoetan oinarrituta zabaldu duenez, ETAren iraultza zergarekin lotzen du Garzonek Martinez Lizarduikoa; zehazki, enpresaburuen eta erakunde armatuaren arteko bitartekari lanak egin izana egozten dio. Agentzia horrek ziurtatu du Espainiako Poliziak atxilotu duela, eta ordu batzuren buruan Madrilera eramango dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu