Politika

Irazusta: "Instituzioen eta kalearen artean zubia egin behar du ezker abertzaleak"

Abertzaleen Batasuneko kide Richard Irazustaren iritzian, ezker abertzalearentzat oso garrantzitsua da "kalearen eta instituzioen artean zubi lana egitea". Bere ustez, ezker abertzaleak oposizioa izateari utzi, eta "itun politikoak egiten ikasi behar du. Etengabeko borroka politikoa utzi, eta gehiengoak egiten ikasi behar du, itunak egiten, gutxiengoa denean hori onartzen". Ezker abertzalearentzan gakoa zubi lana egitean dagoela dio, "kalea eta instituzioen arteko zubi lanean". Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek.

2004ko abenduaren 1a
17:23
Entzun
Richard Irazusta, Abertzaleen Batasuneko kidea Radio Euskaldin izan da gaur. Batasunaren proposamenari buruz galdetuta, ezker abertzaleak pauso gehiego eman behar dituela azaldu du, eta ezker abertzale "berri" bat osatu behar dela. Azken urteetan gauzak pasatu direla iritzi dio, baina gertatua kontutan hartuta, aurrera begiratu behar dela azpimarratu du.

Bere ustez, ezker abertzaleak aldatu egin behar ditu gauzak lortzeko "formak", "itunak" eginez, eta "gehiengoetan" sartuaz. Gakoa, "herriaren eta instituzioen artean zubi lana" egitean dagoela aldarrikatu du.

Ibarretxeren planari erreferentzia eginez, "hegoaldean egoera pixka bat normalizatzen duen eta eztabaida bere lekuan jartzen duen proposamen batek" Iparraldeari on egingo liokeela uste du Irazustak. Hala ere, Iparraldean EAEko botereak gutxi ezagutzen direla azpimarratu du.

"Herri batean gauzak ez badira mugitzen, mugiarazi egin behar" direla dio, "bestela, jendeak muturreko jarrerak hartzen dituelako. Horregaitik, ereferendumak egin beharko dira, hauteskunde batzuk boikoteatu beharko dira... desobedientzia bideak hartu beharko dira. Nik uste dut demoen adibidea oso ona dela, indarkeria erabilli gabe gauzak lortzeko".

Europako Konstituzio Itunari dagokionean, ABkoak "eztabaida interesgarri bat" egitera doazela iragarri du. "Gure iritziak ez du asko aldatuko kontua, horregaitik eztabaida egiten ari gara, lasai asko, eta eztabaida polita aterako da. Nik uste dut, ezezkoa aterako dela, ezker ikuspegi batean ez delako sartzen Itun hori".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.