Ertzaintzak Altuna y Uria enpresaren egoitza aurrea itxita izan du gaur ordu eta erdi inguruan, Azpeitian (Gipuzkoa), Loiola auzoan, hango aparkalekuan "pakete susmagarri bat" aurkitu duelako, Urola Kostako Hitza-ri jakinarazi dionez. Alarma faltsua zela egiaztatzean zabaldu dute gunea.
Ertzainek esan dute 14:00etan jaso dutela abisua, eta berehala itxi dute ingurua. 16:00etan ireki dute gunea. Aurretik, artezilariak 15:45ean heldu dira, txakur eta guzti, eta miatze lanetan aritu dira. 15:50ean robota atera dute eta bost bat minutura erretiratu; objektu bat eraman dute ertzainek. Trafiko ilara handiak sortu dira Azpeititik Azkoitirako errepidean.
Hango etxeetako lagun batek Urola Kostako Hitza-ri kontatu dio ertzainek ez dietela bizilagunei ezer esan.
Enpresaren egoitzatik gertu hil zuen ETAk abenduaren 3an Inazio Uria Altuna y Uriako arduradunetakoa, tiroz. Erakunde armatuak AHTrekin eta zerga iraultzailea-rekin lotu zuen hilketa gero, agiri bidez.
Ireki du Ertzaintzak Altuna y Uria enpresako aurrea, alarma faltsua zela egiaztatzean
"Pakete susmagarri bat" aurkitu dutela-eta itxita izan du ordu eta erdi inguruan, 16:00ak arte. Erakunde armatuak hantxe hil zuen abenduaren 3an Inazio Uria, tiroz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu