Errepideak

Ireki dute A-8a Itziarren, hainbat orduz itxita egon ondoren

2007ko maiatzaren 21a
12:06
Entzun
Motor gidari batek istripu handia izan du A-8 autobidea, Itziar (Gipuzkoa) parean, eta larri zaurituta eraman dute erietxera. Gainera, erregaia isuri zaio motorrari eta errepidean putzua sortu du. Hori dela eta, autobidea itxi egin dute pare horretan, Bilborako noranzkoan, gasolioa garbitu bitartean. N-634 errepidetik bideratu dute trafikoa, baina, hala ere, auto ilarak sortu dira. 11:30ean zabaldu dute.

Euriaren ondorioz, errepide sareko hainbat lekutan izan dira gaur goizean istripu txikiagoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.