Azpiegiturak

Ireki dute Ermuko saihesbidearen azken zatia

Saihesbide osoa irekita, egunero 9.000 ibilgailu gutxiago ibiliko dira Ermuko kaleetatik; horietako asko, kamioiak.

Ermuko saihesbideko sarreretako bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Ibai Maruri Bilbao.
2018ko irailaren 17a
14:05
Entzun

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eman du berria, goizean Ermura egindako bisitan. Joan den urtarrilean irekiko zuten lehen zatia, Uretamendiko tunela eta AP-8a lotzen dituena. Gaur irekiko den bigarren zatiarekin saihesbide osoa eginda egongo da. San Lorentzo biribilgunean Eibarko (Gipuzkoa) saihesbidearekin lotuko da. Hartara, eskualdean AP-8ra sartu gura dutenek, ez dute Ermuko erdigunetik igaro beharko. Azpiegitura honi esker, egunero 9.000 ibilgailu gutxiago igaroko dira. Horietako asko kamioiak izango dira. "Gaur Ermua atzo baino apur bat hobea da. Bizkaia bera atzo baino apur bat hobea da. Gaur Ermuko herritarren bizi-kalitatea puntu batzuk igotzea  lortu da", esan du Rementeriak. Ermuarren aspaldiko aldarrikapena izan da saihesbidea. 

Saihesbidea Ermua eta Zaldibarreko lurretan eraiki da. Lau kilometro eta 75 metroko ibilbidea dauka, herriko sarrerako bidesariak ordaintzeko gaur egungo kabinak ordeztu ondoren AP-8 autobidearekiko lotune berria kontutan hartuta.  Obra konplexua dela esan du ahaldun nagusiak. 2014an hasi zuten. 74 milioi euroko inbertsioa egin du diputazioak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.