BERRIAko euskara arduraduna da Irene Arrarats (Hernani, Gipuzkoa, 1967). Geografian eta Historian lizentziaduna da, eta hedabideen arloan lan ibilbide luzea du. 1991n hasi zen Euskaldunon Egunkaria-n, zuzentzaile eta itzultzaile, eta euskara arduradun izan zen 1999tik 2003ra arte, itxi zuten arte. Postu horretan dago BERRIAn 2003az geroztik. Egunkaria-ren azken estilo liburuaren egileetako bat izan zen. BERRIAren estilo liburuaren zuzendaria da.
Euskaltzaindiaren Hiztegian ari da, eta Exonomastika batzordean. Euskaltzain urgazle izendatu zuten uztailean.
Irene Arrarats
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu