Iribasek dio eskolako liburuak doan ez ematea justua dela

Jose Iribas, Hezkuntza kontseilaria. V. LOPEZ / EFE.
2012ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Eskolako liburuak dohainik ematea baino bidezkoagoa da beharra daukatenei liburuak erosteagatik laguntzak ematea. Arrazoibide hori eman du Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak liburuak doan emateko programa eten izana justifikatzeko. Murrizketa giroan hartutako neurria da, baina Iribasek nabarmendu du «behar gehien daukatenei» laguntzeko bidea emango duela diru laguntzen sistemak. Azaldu du doako sistemak eskolako liburuetan bakarrik zeukala eragina; diru laguntzak, berriz, liburuetarako ez ezik bestelako materialetarako ere emango dituzte. «Errenta bat edo beste izan, material horiek familiek pagatu dituzte orain arte». Hori aldatuko dela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.