Jose Iribas Nafarroako Gobernuko hezkuntza kontseilariaren (UPN) ustez datorren kurtsoari begira gazteleraz hitzegiteko trebetasunak bultzatzea "oinarrizkoa" da.
Urteko balorazioa egin du Iribasek eta adierazi du bere saila "irekita" dagoela parte hartu nahi duen edozein pertsona eta erakunderentzat. Raxoien gobernuak aukera berriak ekarriko dituela esan du eta gobernu berriarekin elkarlanean aritzeko asmoa erakutsi du.
Gainera berretsi du Hezkuntza Batzordeak gaztelera lantzeko saila sortu duela, "gaztelera menperatzeak etorkizun profesionala hobetzen duelako". Besteak beste, ikasleek gazteleraz irakurtzeko orduan gaitasun handiagoa izatea eta haiek ahoz eta idatziz hobeto komunikatzea nahi du gobernuak; "beste hizkuntzetan ondo aritzeak ezin du ekarri gazteleraz trakets hitzegitea".